XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZER EDO ZER BAKOTXAK NERE IZKUNTZEABatikano,ko II Eleiz-Batzar Nagusian, Mezea ta beste eleizkizunak erri bakotxak bere izkuntzan egitea ontzat emon eben.
Ori gauzeak berak eskatzen dabena dala igarteko, zentzunak berak eskatzen dabela esan bearrik ez dago.
Egi andia da izan be, XIII Leon Aita Santuak, 1901`goan Boemia`ko gotzaiñei idatzi eutsena: Gizonaren izate-mamiñean dago asabakandik artutako izkuntzea maitatu ta zaindutea
.
Zirilo ta Metodio anai deunak, arerio asko izan arren, orixe
Eta alderdi atako errien zaindari maitatuak dira.
Eta Eleizearen izena ezin aitatu leike ba, zuzentasunak eskatzen dabenari aurka egiteko.
BRETONDARREN APOSTOLUBe aldeko Bretaña`n lan egin eban Aita J. Maunoir, Yesus`en lagundikoa benetan ospetsua da.
Erri orretan 42 urtetan eten barik Onaren irakatsiak zabaltzen ekin eutson.
Lenengotan, eragozpen andiak izan zituan bretondarren izkuntzea ez ekialako.
Eragozpen au azpiratzeko gogo bizia eukon, eta Ti Man Loe Andra Maria`ren eleizara bidezkunde baten, bearrizan andia eukola-ta, izkuntzea albait lasterren yakiteko guraria agertu eban.
Eta beste barik, bretondarren izkuntza ondo ekiala biurtu zan.
Eta 42 urtetan, izkuntza ori ekian erriari, ziñeste egiak eta bizitzea irakasten yardun eban.
Eta egin zituan mirariak ontzat emonda, XII Pio`k, 1949`genean zoriondunen arteko zala iragarri eban.
1606`gnean yayo zan.
BESTE EREDU ON BATMarsella`ko gongotzain Etchegaray, euskaldunak, iragarri dabenez, uste da, Urte Santua dala-ta, datorren urtean Mazenod gotzain agurgarria zoriondun iragarria izango da.
Aix-en-Provence`n 1782`gnean yayo Prantzia`ko matxinada aldian, erbestuta bere sendikoak, Paris`en bizi izan zan, abadegei-etxeko zuzendari.
Bere erri aldera biurtu zanean, amalau urtean bere osaba gotzain zar baten ordelari izan zan, eta il zanean bere ondorengo.
Parroki-eleiza asko iragi, abadeak ugaritzeko alegin andiak egin eta
Baiña bere lanik andiena, Probenza`ko izkuntzaren alde egin ebana izan zan.
Arles`ko abade lagun bategaz, Probenza`ko Sorkunde Garbiaren Mixiolarien gopatza irasi eban, Mixiolari onein elburua, probentzeraz Ebanjelioko irakatsiak zabaltzea izan zan.
Egundoko lan ederra egin
Napoleon III`ak
Izan be, ainbeste aitatzen dan Aita Karberaz`en esan au:
Eta gai onetzaz ara
Eta Mallorka`n gertatua: Jesuita bat gazteleraz ari zan Jainkoaren
Ontan zeruko mintzo bat entzuten du:
Euskeltzaleok dana bearrean ondiño bizi gara, baiña apur bat aurreratuez goazala ikusteak, adoretu egin bear gaitu.
Oin berrogeta amabi urte sortu zan
Eta goitik, betik eta alboetatik zenbat eragozpen azpiratu bearra izan zan bertan sartuta egozanak ondo dakie.
Oin berrogei urte yayo ziranak baiño obeto!.
Gaur zerbait lortu dogula-ta, ernai yarraitu bearra daukogu; ta ezer egin barik,
Amesetan ibilteko aldietan ez gara bizi.
Guztiok batera eta eten barik ekin!.
GAMA.